Nontzeberri

Denok gara norbait

Amurrioko Udaleko kultura arloak Denok gara norbait proiektua aurkeztu du, tokiko sorkuntza garaikideari ematen zaion laguntza indartzeko, obren erakusketa sustatuz eta tokiko eragileekin lankidetzan arituz.

Oraingo honetan, proposamen artistikoaren ardatza argazkigintza izango da, espazio publikoa erabiliz eta artearen berezko probokazioa aztertuz. Pertsona bakoitzak, gizartean duen garrantzia kontuan hartu gabe, existitze hutsagatik berezko balioa duelako ideiatik sortu da proposamena. Proiektuak “pertsona bakoitzak ingurukoen bizitzan nola eragiten duen hausnartzera gonbidatzen du, modu paregabean inspiratuz eta hunkituz”.

Argazki-proposamen hori Maied Urrutia Parra argazkilaritza-tailerreko irakasleak zuzendu du, eta Bruna Aldama, Ainara Robles eta Iratxe Rotella ikasleek garatu dute. Hiru argazkilari horiei Amurrioko pertsona bat aukeratzeko eskatu zaie, pertsona horien esentzia atzemateko eta irudi duin eta naturala transmititzeko.

Hortaz, Denok gara norbait proiektuaren helburua ez da soilik sorkuntza artistikoaren eta tokiko artisten sustapenaren garrantzia nabarmentzea, baizik eta emakumeek gizartean dituzten errealitate desberdinak islatuko dituen berdintasunezko espazio bat sortzea ere.

Exit mobile version