La Intrusa Danza konpainiak Mud Gallery koreografia aurkeztuko du datorren igandean, Niessen Kultura Zentroan, XII. Dantza Zirkuituaren programaren barruan.
Taldearen proposamena honetan datza: “Ez dakizue jendeak zergatik dituen gogoko hondakinak? Dena disolbatzen da, dena deuseztatzen da, dena igarotzen da, eta denborak bakarrik jarraitzen du aurrera. Mundua zaharra da eta ni bi betikotasunen artean nabil pasieran. Zer da nire existentzia suntsitutako harri horiekin alderatuta? Hondakinak giza bizipenen metafora gisa hartzen ditugu, esan nahi duten eta gogorarazten diguten guztiarekin”
Dantza-ikuskizun honetan, fisikotasuna, interpretazioa eta arte plastikoak bide poetikoaren hizkuntza gisa erabiltzen dituzte aktoreek. Taldean, hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin jarduten dute lankidetzan.
Antzerki-talde honen lanak New Yorkeko Downtown Dance jaialdian, Mexikoko jaialdietan, Brasilgo Viva Danza jaialdian, Bartzelonako GREC nazioarteko jaialdian eta Madrilgo Madrid en Danza nazioarteko jaialdian aurkeztu dituzte.