Nontzeberri

Dead Bronco taldeak hirugarren lana plazaratuko du otsailean

Getxon finkatutako Dead Bronco country bandak Bedridden & Hellbound izenburuko hirugarren diskoa argitaratuko du datorren hilean. Taldeak, dagoeneko, sareratu du lan horretako kantu baten bideo-klipa.

Aurretik, Hank Williams musikari estatubatuar mitikoaren bost bertsio biltzen zituen lana kaleratu zuen taldeak. Lan horri iraupen luzeko bi disko gehitu behar zaizkio: 2013an, plazaratutako In Hell eta Penitent Man, 2015ekoa.

Taldeak bluegrass, hilbilly, rockabilly, country, folk eta AEBetako tradizioan errotutako bestelako generoak jorratzen ditu, eta kontzertuetan, estilo horretako maisuen doinuak moldatzen ohi ditu, tartean, aipatutako Hank Williams, Johnny Cash eta Elvis Presley.

Hauexek dira Dead Bronco osatzen duten taldekideak: Matt Horan (ahotsa eta gitarra), Manu Heredia (gitarra eta banjoa), Oscar Calleja (kontrabaxua), Danel Tralara (bateria eta kaxoi flamenkoa) eta Daniel Merino (lap steel guitar-a eta dobroa).

Informazio gehiago: deadbronco.com.

Exit mobile version