Nontzeberri

David Peña ilustratzailea Garabat aretoan

Puño ezizenez ezaguna den David Peña ilustratzailearen lanak paratu dituzte Bilboko Garabat galerian. Maiatzaren 18ra bitartean luzatuko da erakusketa hau ikusteko epea.

David Peña komiki, fanzine edo bestelakoen egile eta editorea da, eta lan egiten du publiko txikiarentzat zein prentsa irakurtzen duenarentzat.
Egile eta editorea gisan aritu den lanetan nabarmendu behar dira Ultrarradio plataforman agertu dituenak: Mortland eta Transdimensional Express dira lanik nabarmenenak. Lan hauetan oso marrazkilari onek hartu dute parte.

Haurrentzako ilustrazio eta lanetan Ñam obra nabarmentzen da. Lan honek SM Fundazioa-k deitzen duen Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen. Beldurrezko lana da baina samurtasunez betea, eta bere irakurketa plazer hutsa da.

Puñok beti eramaten ditu lapitza eta koadernoa eta une guztiei marrazkiak egiten dizkie, modu alaitsuan zein erabat ganberroan. Eta oso trebea da estilo batetik bestera saltoka ibiltzen, guztietan arrakasta mantenduz.

Bere lanak ikusi ahalko ditugu Garabat galerian maiatzaren erdialdera arte.

Exit mobile version