Nontzeberri

Datorren hilean Poesialdia egingo da Donostian

Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra egingo da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. Programan ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu dira.

Egun horietan parte hartuko duten idazle eta artista batzuk honako hauek dituzue: Elvira Sastre, Luis García Montero, Formol Laborategia, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Mikel Etxaburu eta Itziar Lamuedra Calo.

Martxoaren 18an, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena ospatzeko Formol Laborategiak Heriotzak Eduardo du izena ikuskizuna antolatu da Ernest Lluch Kultur Etxean. Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatikoaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz.
Martxoaren 21ean, VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Liburutegi Nagusian, eta egun berean,m Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba aurkeztuko du Nerea Zuloaga, Irina Alvarez eta Jon Gardokiren laguntzaz, Ernest Lluch Kultur Etxean. Soiltasun argiz idatzia, “poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenaren aldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea”. Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk Ernestina de Champourcin Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana.

Izen handien artean, Luis García Montero poeta etorriko da Donostiara. Martxoaren 22an, Castillo Suárez euskal idazleak hitz egingo du berarekin.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version