Bilboko Udalak Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatu egingo du abenduaren 18a. Kulturarteko Hirien Sareak sustatzen du kanpaina hau, eta Bilboko Uria ere kide da sare horretan; kanpaina honen bidez, erakundeen konpromisoa lortu nahi da migrazio-politiken aldera, eta halaber, uriko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek eta bizilagunek eurek ere borroka hau eurena bihur dezaten lortu nahi da, zeina lehen aldiz Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu baitzuen 2000. urtean.
Honako aldi honetarako, Bilboko Udalak esku-orri batean bildu du Kike Infame marrazkilariak aurtengo urte osoan gauzatu duen sormen-prozesua, zeinaren bidez Nazio Batuek ezarritako muga horren garrantzia azaltzen baita.
“Nazioarteko Egunek aukera ematen digute konpondu gabe dirauten arazoak ezagutzera emateko, neurri zuzentzaile zehatzak ezartzeko beharra dutenak, eta, orobat, jendea ohartarazteko axola handia duten gaiez, hala nola giza eskubideak, garapen jasangarria edo osasuna”, adierazi du Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziak.
Bilbo Kulturarteko Hiria III. Plana delakoan jasotzen den hiri proiektuak bereziki nabarmentzen du uriko gizarte- eta kultura-dibertsitatea ezagutu beharra eta haren egiturazko izaera, bereziki dibertsifikatua baita, eta uria beren bizileku bihurtzeko erabakia hartzen duten pertsonen migrazio-prozesuek emendatua. Bilboko Udalak berariaz agertu nahi dio ezagutza pertsona migratzaileek uriaren hazkunde inklusiboari eta garapen jasangarriari egiten dioten ekarpen positiboari.