Larunbatean, hilak 4, Euskal Dantzen IV. Alarde Txikia egingo da Gueñesko kontzejuan. Sodupeko Gazte Berri dantza taldeak antolatu du Gueñesko Udaleko Kultura sailarekin lankidetzan.
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat dantza taldek hartuko dute parte, eta guztira 200 ume baino gehiago joango dira. Honako dantza talde hauek hartuko dute parte: Balmasedako Eguzki; Gorlizko Aratz; Zallako Ibai Lorak; Karrantzako Mendi Harana; Laudioko Itxarkundia; Orozkoko Ubixeta ; Sodupeko Gazte Berri; eta Urnietako Egape.
Egun berean, halaber, 100dik gora musikari bilduko dira Quadra-Lakabexen X. Alboka Egunaren harira. Helburua egun horretan antzinako musika-tresna hau jotzen duten ahalik eta musikari gehien biltzea da. Halaber, albokaren fabrikatzeari eta eguneratzeari buruzko informazioa bateratu nahi da.
Bi ekimen horien egitarauak hemen jasotzen dira.