Nontzeberri

Dantzaren akzio eta erreakzio jolasaz

Gaur, irailaren 24an, Bilboko La Fundicion-ek Dantzaldiaren inaugurazioa egingo du Iratxe Ansak sortutako lanaren bidez. Igor Bacovich bere lankidearekin batera Metamorphosis Dance proiektua sortu du. “Obraren egitura globala engranaje handi baten modura planteatzen da. Makineria horren barruan zentzua hartzen du dinamika bakoitzak, dantzariek eszenan eragiten duten akzio eta erreakzio jolasari erantzunez. Era horretan, mugimendu bakoitza estuki lotuta dago ekintza espazial-denborazkoari, etengabeko kausa-efektuzko ildo batean”.

Asteburuan, irailaren 26 eta 27an, La Fundicion-ek Dinis Machado artistaren performancea hartuko du: Consubstantiation. Hurrengo saioa, urrian izango da, Leonor Leal-ek Nocturno egingo du. Epaimahairen Aipamen Berezia jaso zuen 2019an Espainiako Hegoaldeko Antzerki Ferian, eta Eszenatokietan izandako Dantza Ikuskizunik Onena izan zen Sevilla 19an.
Azaroaren 21ean, Guggenheim museoak ateak zabalduko ditu  Ana Morales koreografoaren Suite-Sin permiso ikusgarria jasotzeko.

Abenduaren 3an, EHUko Bizkaia Aretoan, Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II antolatu dituzte BDdansa-rekin. Bertan, dantzaren historiaren birpasatze bizi-bizian joera batzuen eta euren protagonisten gaineko ezagupenak eguneratuko ditu. Abenduan ere, 10ean, Azkuna Zentroak Compagnie Wang-Ramírez-en lana hartuko du: W.A.M.-We are monchichi

Abenduaren 12an eta 13an, La Fundicion aretoan,  Elena Cordoba dantzariak El nacimiento de la bailarina vieja pieza egingo du. Abenduaren 18an, dantza gozatzeko azken eguna izango da. Oraingo honetan, Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa kolektiboen lanak ikusteko parada egongo da Zabalguneko eraikinean.

Zinema ere ez da faltako, eta EHU eta Arkitektoen Elkargoaren kolaborazioarekin, urriaren 28an, Zinema (eta dantza) hiriak zikloa bidean jarriko dute.

XXI. Dantzaldiaren programazio guztia hor duzue.

Exit mobile version