Nontzeberri

Dantzarako formatu txiki, arin eta gertukoa

AIKO Taldeko Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) kideek Aikopeko proiektu berria aurkeztuko dute irailaren 6an, larunbata, 13:00tan, Urkiolan, erromeria batekin. Ekimen berriak formatu txiki, arin eta gertuko bat eskaini nahi du.

Talde hau musika eta dantza edozein herri, auzo edo ospakizunetara eramateko asmoz jaio da, beti ere freskotasunez, kalitatez eta publikoarekin konplizitatez egina.

Oraingoa kantua izango da protagonista nagusietako bat, “Argiren ahotsa akordeoiarekin eta danbolinarekin uztartuz. Horrela, askatasunez eta konplexurik gabe jositako errepertorioa eskainiko dugu: gure tradizioko jota eta dantza jauzietatik hasi eta boleroak, tangoak edota habanerak bezalako Hego Amerikako erritmo klasikoetara iritsiz”.

Aikopeko ekimena jai partekatua izango da, non musika eta dantza modu naturalean batuko diren, publikoari parte hartzera, mugitzera eta gozatzera gonbidatuz.

Diogun moduan, Urkiolan izango da aurkezpena eta zerbait jateko aukera ere egongo da.

Exit mobile version