Nontzeberri

Dantzaldia jaialdiak azken ekitaldia eskainiko du bihar

Bihar amaituko da Bilbo-Bizkaia Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXVI. edizioa. Oholtza gaineko ikuskizunik ez da izango, eta  dantza garaikideak pantaila handira salto egingo du.

Bi hilabetez oso kontu interesgarriz beterik izan da Dantzaldia (Azkuna Zentroan Marcat Dance konpainia izan zen,  Guggenheim Bilbao Museoan Paula Comitre dantzaria), eta bihar,  Manuel Liñan (Granada, 1980) andaluziar dantzari ospetsuari buruzko Rojo clavel dokumentalaren estreinaldiarekin amaituko da jaialdia. Pieza 19:45ean izango da Bilboko Multicines aretoetan eta ondoren, publikoak Liñanekin hitz egin ahal izango du online solasaldi batean.

Rojo clavel Alemaniako ekoizpena da (Moving Mountains Films), eta Dantzaldiaren programari esker esklusiban iritsi da Euskal Herrira. Hainbat tokitan ikusi da filma, besteak beste, New Yorkeko Dance on Camera Film Festibalean, Koreako ARTSinTank Dance Festibalean eta Indiako Manifest Dance-Film Festibalean. Espainian, duela bi aste, QueerCineMadrid jaialdiaren baitan bakarrik ikusi ahal izan da, eta Dokumental Onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen.

Zuzendariaren hitzetan, Rojo clavel flamenko garaikidearen funtsezko artista baten sormen prozesuaren erretratu intimoa da. izan ere, Liñánek, 2017ko Dantzako Sari Nazionala jaso zuen. Filmak bidaia artistiko zehatz hori aprobetxatzen du dantzariaren historia pertsonala kontatzeko eta txikitatik flamenkoarekin duen lotura sakonean arakatzeko.

Dantzaldiak ditu jakingarri guztiak.

Exit mobile version