Bilboko Alondegian, urriaren 16, 17 eta 18an, dantzaren, mugimenduaren eta gorputzaren sentsibilizazioren proiektuak egituratzeko eta ontzeko tailer-topaketa bat antolatu dute Muelle 3, AlhóndigaBilbao eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Martin Padron adituarekin. Izen-ematea dohainik, urriaren 13a arte.
Dantzaren eta Arte Eszenikoen sektoreko profesionalek eta irakaskuntzan aritzen direnek interes berezia izan dezakete topaketa honetan, izan ere, dantzaren, mugimenduaren eta gorputzaren sentsibilizazio proiektu bati nola aurre egin hausnartuko da.
Beraz, zer da sentsibilizatzea, edota mugimenduaren elementu sortzaileak, pedagogiaren elementu sortzaileak analizatuko dira.
“Horretarako, dantzako eta hezkuntzako sektoreei dei egiten zaie tailer topaketa batera, elkarrekin lan egiteko. Egun bakoitzeko lehen zatia dantzaren sektorera bideratuko da, eta, bigarrena, bi sektoreetara. Azken egunean, topaketa bat egingo da bi sektoreekin eta Administrazioaren Kultura eta Hezkuntza sailetako ordezkariekin, ondorioak partekatzeko.