Nontzeberri

Dantza garaikideko eszena-ikuskizun esperimentala

Aste honetan, Iruñeako Civivox San Jorge zentroan, Kultura garaikidearen begirada bereziak haizatzen ari dira. Bertan, martxoaren 24tik 28ra bitartean, sormen garaikiderako foro bat eratu da, non hainbat diziplinatan aritzen diren artistek Iruñean eta inguruan garatzen dituzten egungo arte guztiak ezagutzeko eta gozatzeko parada egongo den.

Soinudun artea eta Barrenean murgiltzeko musika izeneko saioan herenegun eta atzo gauzatu ziren. Gaurkoak, martxoak 26, Munduaren harmoniatik esferetako musikara izena du.
Biharkoak, Irrikaz eta izotzez beteriko bihotza izenekoak ostera, dantzarekin eta eszenarekin zerikusi zuzena du.  Ghislaine Veranoren dantza-proiektu bat da; dantza garaikideko eszena-ikuskizun esperimentala, non ikuslearen eta protagonistaren arteko lotura emozional bat sortzen den. Bertan, zinema eta eszena- esperientzia original eta interesgarria sortzen da ikuslearentzat.

Azken egunean, martxoaren 28an, Ikuspegi iheslariak izeneko saioa gauzatuko da Leyre Lisarri Camacho eta Eider Lisarri Valentínen argazkien bidez. “Ikusizko kontzertu honetan, ikusle-entzulea argazki eta soinu iradokitzaileen mundu batean murgilduko da, eta haien eraginez, bere istorioak eta sentsazioak eraiki eta iradokiko ditu”.

Exit mobile version