Lekuz Leku 2019 izenpean abiatzen da urtero Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan izeneko ekimena. Aurten Bilboko Abandoibarra Pasealekuan garatuko da ekainaren 28 eta 29an.
La Fundicion elkarteak jaialdia antolatzeko ardura hartzen du urtero, eta oraingoan, Lekuz Leku jaialdiak XV. edizioa ospatuko du.
Ohi den bezala, bertoko eta nazioarteko dantzarien proposamenak bilduko dira bertan, helburu argi batekin: “dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez”.
Horretaz gain, “hiriaren eta dantzaren arteko topaketa osatu nahi du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean. Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du, dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du. Eta sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean”.
Lekuz Leku 2019 jaialdian, Ertza eta Larutan (Euskal Herria), Pewma (Txile), Kor´Sia (Madril) edo Valverde & Regueyra (Costa Rica) dira, beste talde askoren artean, parte hartuko duten talde batzuk.
Beste taldeei buruzko informazioa eta egunez eguneko programazioa, Lekuz Leku 2019 jaialdian kontsultatu ahal dituzue.
