Nafarroan dantza garaikideari laguntzeko sortu zen DNA jaialdia, eta Nafarroako Antzokien Sareko agertokietan egonaldiak egin dituzten artista gazteen proiektuak ezagutzera ematen ditu hainbat espaziotan. Aurtengo edizioak lurraldean dantza garaikide profesionala sustatzeko helburu bera du.
Horrela, maiatzaren 10era bitartean, eta Nafarroako 18 agertokitan, 2024ko edizioan egonaldi artistikoak egin zituzten lau konpainien estreinaldia ikusteko aukera egongo da: Qabalum, Todo este ruido; Akira Yoshida, El porqué de los perdidos; Erain, Sin fichero adjunto, eta Aimar Odriozola eta David Eusse, Acabarnos.
Gainera, maiatzetik irailera bitarteko lau egonaldietako ekoizpenen ernamuina ikusi ahalko da. Aurten, Led Silhouettek, Ana Sagüések eta Paula Puchaltek, Olatz Larunbek eta Dinamo Danzak espazioak sortu, ikertu eta partekatuko dituzte publikoarekin eta DNAren egonaldi artistikoetan parte hartzen duten beste profesionalekin. Gainera, egonaldiak osatzeko, bitartekaritza-jarduerak egingo dira herri bakoitzeko publikoarekin, arte-diziplina honen ezagutzara eta gozamenera hurbiltzeko.
Adibidez, gaur berton, hilak 25, Nafarroako Museoak eta Tafalla Kulturguneak irekiko dute Joseba Yerro nafar koreografoaren laborategia, DNA programaren barruan. Joseba Yerro interpreteak, pedagogoak eta koreografoak dantzaren transmisioa ikertuko du, dantzen praktikarekin lotura zuzenik ez duten komunitateetarantz. Bere proposamenak gorputzaren ezagutza aztertzea du helburu, mugimendutik egiten eta hautematen duguna ulertuz.
DNA. Nafarroako Dantza Garaikidea programa artistikoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, Baluarte fundazioarekin batera, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzeko.
Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.