ESZENA

Dantza, antzerki eta zirko garaikidea

Donostiako LABO XL festibalaren 6. edizioa aste honetan egingo da, azaroaren 14tik 17ra. Aurtengo ekitaldian, dantza, antzerki eta zirko garaikidearen ikusgarriak bilduko dira.

“Aurten, lehen aldiz, kartelak ez du inor protagonista. Nahita egina da. Dantza, antzerkia eta zirkua hitzetan jarri nahi dugu fokoa. «Dantza, teatro, zirko» bezala estilizatuak, euskararen eta gaztelaniaren arteko hitz-joko batean dabiltza. Protagonismo osoa ematen diegu, bi arrazoirengatik: bata, jaialdia haietaz elikatzen delako, jakina, eta bigarrena, osatzen dituzten lanbide guztiak ordezkatzen dituztelako: interpretazioa, teknika, ekoizpena, banaketa, jantziak, musika, zuzendaritza, administrazioa, etab.”

Egunotan parte hartuko duten taldeak honako hauek dituzue: Piszifaktoria Ideien Laborategia (Hau gerra bat da); Elirale (O!); Halako Ezpala (Motxila); Proyecto Larrua (Shot the Target); Neskena (Badoa); Nabiga Kolektiboa (Nondik abiatu inora); Eva Guerrero Konpainia (Entre cuerpos); Gu!Atari (Cemento cola);….

Hemen duzue programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button