Nontzeberri

“Danon plaza” izeneko bertso zirkuitua Bizkaian

Danon plaza izeneko bertso zirkuitu berria abiaraziko dute urrian Bizkaian, bertsolari gazteen plazaratzea indartzeko.

Lehiarik gabeko bertso zirkuitua da, eta saioetan bertsolari gazteekin batera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek (Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga) kantatuko dute.

Ekimenean zortzi saio ondu dira, eta saio bakoitzean bost bertsolarik kantatuko dute modu honetan antolaturik: bertsolari bi 18 urtera artekoak izango dira, beste bertsolari bi 18-25 urte artekoak, eta gazte horiei finalista bat batuko zaie saio bakoitzean.

Saioak urriko eguen arratsaldeetan izango dira, eta saio bi egingo dira egun horretan. Lehenengo bi saioak datorren urriaren 8an izango dira, Larrabetzun eta Markina-Xemeinen.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version