IV. Daniel Txopitea Arte Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da. Hainbat teknika artistiko onartzen dira beka-deialdi honetan: marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinea, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza, dantza, musika, antzerkia… Bekaren diru-kopurua 3.000 dira.
Proiektu artistiko bat, aldi jakin batean, garatzea eta aurrera eramatea ahalbideratuko ditu bekak honek. Pertsonak edo pertsona fisikoen elkarteak aukez daitezke (kasu honetan pertsona batek izango du onuradun izaera, denen ordezkari gisa). Horrez gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du, diru-laguntza eskatzeko datan, adin nagusia dela.
Bekaren funtsa den proiektuaren iraupena, gutxienez, hiru hilabetekoa izango da.
Oinarriak eta 2016ko deialdia: kulturazarautz.eus