Zine, dantza, hiria eta genero-begirada(k) Ikerketa performatiboaren II. jardunaldia abiatu da gaur berton, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Jardunaldiok “sormen prozesuen eta dantzaren difusioari buruzko hausnarketa partekatua eratu nahi du, zinea, dantza, hiria eta genero-begiraden ikuspegietatik”.
Horretarako jardunaldiotan ikerlariak eta dantzariak bilduko dira ikerketa performatiboari buruzko zalantza argitze aldera, besteak beste, “idazkera filmikoak eta dokumentazio koreografiakoaren prozeduraz, sormen prozesuak eta dantza praktikaz, eta dantza eta koreografiaren inskripzioaz espazio publikoan”.
Beste aldetik, ikusleen tailerrak hausnarketa eta eztabaidarako espazioa zabalduko du zinea, dantza eta espazio publikoari buruz berba egiteko. Horrexegatik, dantzariak eta koreografoak, ikasle, irakasle eta ikerlariei gonbitea luzatu zaie bertara daitezen, “sormen, komunikazioa eta dantza-irakaskuntzaren formatu eta esperientzia anitzez eratutako programa ireki baten inguruan”.
