MUSIKA

All Reasons bizkaitarrak eta Khous nafarrak Bilbao Hiriaren metal finalean

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketaren metal atalaren lehen fasea amaitu da dagoeneko, eta ostiralean, azaroak 25, hiru finalistak arituko dira Bilborocken, 20:00etan: All Reasons (Bizkaia), Echovolt(Cadiz) eta Khous (Nafarroa).

Taldeei dagokienez, Mungiako All Reasons-ek metalcorea melodikoa jorratzen du. Taldekideak, gainera, hainbat taldetan ariturikoak dira, Razze, Amimishok eta Evover bandetan, hain zuzen ere. Boskotea euren estreinako lana prestatzen ari da.

Khous nafarrek, halaber, hard rock gordina jotzen dute eta euskaraz aritzen dira. Base alternatiboa, riff pisutsuak, molde klasikoko egiturak eta konponketa bikainak dira euren ezaugarri nagusiak. Musika sendoa eta bortitza da, garaikidea, baina iragana baztertu barik.

Azkenik, Cadiz hiriko Echovolt taldearen musikan hainbat eragin detekta daitezke, hala nola, nu metala, rap-a eta elektronika. Horiez gain, pop zertzeladak ere entzun daitezke burrunba metal zale horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button