Nontzeberri

Consonnik irrati showa egingo du Azkuna Zentroko egonaldia ixteko

Consonni argitaletxeak bere Azkuna Zentroan egindako bi urteko egonaldia amaitu du. Egoitza honetan, 2018-2019an, Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, hitzarekin eta irratiarekin kultura kritikoa zabalduz.

Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, “arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri gisa eta irratia transmisore gisa hartuta. Horretarako, agur esateko Radio Show Live bat antolatu du zentroaren auditorioan eta funtsezko hiru literatura-lan hartuko ditu ardatz gisa”. Hainbat lan izango dira ardatz, hala nola, Marge Piercy-ren Mujer al borde del tiempo, Lucy R. Lippard-en Yo veo/Tú significas, eta Donna J. Haraway-ren Seguir con el problema saiakera.

Ekitaldian Idoia Zabaleta, Mursego eta María Arnal artistek hartuko dute parte, eta hala, diziplina eta belaunaldi ezberdinetako emakume sortzaileak bilduko dira: Mursego eta Lucy Lippard; Idoia Zabaleta eta Marge Piercy eta Maria Arnal eta Donna Haraway. Batzuen testuak inspirazio-iturri izango dira besteentzat.

Ekimena, honezkero beterik dagoena, gaur berton izango da, urtarrilak 24, ostirala, 19:00etatik 22:00etara.

Exit mobile version