Nontzeberri

“Clown Zorrotza” programaren XV. edizioa

Bilboko Udalak Clown Zorrotza programa antolatu du maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Zorrotzako Azoka Parkean. Bertan egingo dira bost ikuskizunak. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko aukera izango dute.

Clown Zorrotza gaur, maiatzaren 31n, inauguratuko da, 18:30ean, Zorrotzako Azokako Parkean, Teatro sobre ruedas konpainiaren Ambicions ikuskizunarekin. “Poesia, musika eta umorea uztartzen dituen emanaldi honetan, bakoitzak bere nahiak betetzeko dituen mugei buruzko hausnarketa egingo da”. Geroago, 19:30ean, Cris Clown taldearen txanda izango da, eta Home antzezlana eskainiko du, “bakardadeak pertsonengan dituen efektuak ikusarazteko komedia da”.

Larunbatean, ekainak 1, programa 18:00etan hasiko da Goitibera Antzerkiaren Eraitsi SL lanarekin. Ondoren, 19:00etan, Cía Anna Confetti taldeak A la fresca ikuskizuna egingo du. “Udako gauetan freskoa hartzera ateratzen diren amonak ditu oinarri ikuskizun horrek, eta eguneko pasadizoak komentatuko ditu.
Amaitzeko, 20:00etan, Colette Gomette eta Anna De Lirium artistek The One & The One eskainiko dute.

Exit mobile version