Nontzeberri

Clown ikastaro trinkoa Kabia laborategiarekin

Ekainaren 22 eta 23a, Kabia konpainiaren antzerki formakuntza saioen eskutik, Clown ikastaro trinko bat garatuko da. Izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da.

Gonbite ederra bidali digute Kabiakoek testu honen bidez: “Bizirik gaude eta…haurrak gara! Eta zertara etorri gara bizitza honetara? Jolastera!!! Clown-a horrelakoa da, dena kontatzen duen umetxoa: bere sentimenduak, bere emozioak, gertatzen zaizkion gauzak, uneoro sentitzen duen guztia. Hori bai, jolastuz.
Jolas gaitezen orduan!!! Ikas ditzagun zeintzuk diren Clown-ak erabiltzen dituen tresnak, nolakoa den mundua bere ikuspegitik, nolakoa den geure barnean dugun Clown-a.
Iosu Florentinok hainbat urte daramatza teknika hau ikasten, eta orain bere esapideak zabalduko dizkigu teknika dibertigarri hau gozatu eta ikas dezagun”.

Animo eta clown izan zaitez!

Exit mobile version