Nontzeberri

“City Lights” filmaren proiekzioa zuzeneko musikaz lagundua

Charlie Chaplin aktore mitikoaren City Lights film mitikoa, zuzeneko musikarekin ikusteko parada izango da Gasteizeko Printzipal Antzokian, EGOren eskutik, urtarrilaren 3an, 20:30ean.

City Lights 1931ko film estatubatuarra da, Charlie Chaplinek idatzi, zuzendu eta interpretatua. Hamaikagarren lekuan dago American Film Institutek osatutako ehun film onenen zerrendan.
Orain, film hau berriz ikusteko aukera egongo da Gasteizen, hiri berdean, gazteek osatzen duten orkestraren musikarekin bat eginez.

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu zuen 1997an, eta hasieratik proiektu estrategikotzat jo izan da.
Euskal Herriko Gazte Orkestraren xedea euskal instrumentista gazteentzat trebatzeko tresna izatea da. Orkestrarako prestakuntza ezin hobea lor dezaten, egitura sendoa eskaintzea da asmoa, instrumentista gazteak artista eta gizaki gisa gara daitezen, eta maila artistiko handiko zubi izatea, arlo profesionalera igaro daitezen.




Exit mobile version