Nontzeberri

Chroma, Cult Values eta Olor punk taldeek Zarautzen joko dute gaur

Punk kontzertu interesgarria izango da gaur Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, 21:00etatik aurrera: Chroma (Bartzelona), Cult Values (Berlin) eta Olor (Donostia).

Chroma talde bartzelonarra da. Iaz, Cuerpos Dóciles izenburuko 12 hazbetekoa argitaratu zuen hirukoteak. Grabazioak post-punk kutsuko zortzi kantu itzaltsu eta oldarkor biltzen ditu. Las Otras, Siega edo Rakta taldeetan aritutako musikariak dira.

Cult Values, berriz, Berlingoak dira. Iaz iraupen luzeko lan homonimoa argitaratu zuten alemaniarrek, bertan, hardcore iluna eta post-punk tarte melodikoak uztartzen dira.

Azkenik, Olor Donostiako egitasmo berria da, eta synth-punk doinuak jorratzen ditu. Occhi di Farfalla eta PAM taldeetan eta Dj Okerreko izenpean diskoak jartzen aritu den musikariaren proposamena da.

Exit mobile version