Nontzeberri

Chillida Lekuk Eduardo Chillida jaio zeneko mendeurrenari hasiera emango dio

Urtarrilaren 10ean 100 urte beteko dira Eduardo Chillida artista jaio zenetik, eta Chillida Leku museoak oso modu berezian ospatu nahi du. Hala, urtarrilaren 13an eta 14an, ate irekien asteburua antolatu du eskultorearen pentsamendua, obra eta testuingurua sakonago ezagutu ahal izateko.

Hala, ate irekiak egingo diren bi egun horietan, publiko guztientzat zuzendutako doako ekintzak egingo dira: museora bisita gidatuak, familian egingo den arte tailerra Maushausekin eta Maeght Unibertsoa aldi baterako erakusketako bisitaldiak.

Bisita gidatuetan, Chillidak sortutako eskultura monumentaletan islaturiko espazioa eraldatzeko eta formaren eta hutsunearen arteko lotura azalduko da. Bisitariek, gainera, Zabalaga baserria ezagutzeko aukera izango dute.

Chillida Lekun ikusgai dagoen Maeght Unibertsoa erakusketa ere bisitatuko da. XX. mendeko eskulturaren historian eragin esanguratsua izan zuten 11 sortzaileren arteko elkarrizketa artistikoa eskainiko zaio bisitariari. Horri esker, ”Chillidaren obra hobeto ulertu eta historikoki eta artistikoki dagokion testuinguruan kokatu ahal izango du bisitariak”.

Exit mobile version