Nontzeberri

Chillida eta Peña Gancheguiren elkargunea

Urriaren 4tik azaroaren 9ra eta Basteroren 10. urtemugarekin bat eginda, Chillida eta Peña Gancheguiren elkargunearen gaineko erakusketa bat osatu da Andoainen.

Erakusketa honen helburua, Bastero eraikinaren egileak, Peña Gancheguik, Eduardo Chillidarekin daukan lotura nabarmentzea da.
Biak elkarlanean aritu ziren Haizearen Orrazia artelanaren sortze prozesuan besteren artean.
Bilduma honetan margoak, planoak, argazkiak eta maketak ikusiko dituzue, eta bi artista hauek egindako elkarlanaren dokumentazioa ere bai.

Exit mobile version