Nontzeberri

Castillo Suarezek “Peru Abarka” saria eskuratu du

Castillo Suarez idazle nafarrak irabazi du 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketa, Zerua berun izeneko lanarekin.

Galtzagorriren orrialdean irakurri ahal izan dugunez, epaimahaiak honelakoak baloratu ditu saria emateko orduan: “Barne-bidaia baten flash itsugarriek osatzen dute Zerua berun, prosaren eta poesiaren artean zangalatraba idatzitako lana. Lerrokada sendo eta irudiz beteen bitartez, egileak bere baitako zauriak arakatzen ditu –oroimena, haurtzaroa, amodioa, inkomunikazioa, erbestea…– gristasun itogarritik askatu nahian. Paralelismo eta enumerazioen ugaritasunak ozenagotu egiten dute ahapeka baizik menturatzen ez den ahots sakona.”

Orain ilustratzaileen txanda da, eta horretarako proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 27ra arte.
Ibaizabal argitaletxearen eskutik liburua album formatuan argitaratzeak eta 1.700€ko diru-ordainak osatzen dute saria.

Exit mobile version