Nontzeberri

Carole Roussopoulos dokumental egile feministari buruzko atzera begirakoa, Azkuna Zentroan

Gaur eta bihar Carole Roussopoulosi buruzko zinema dokumentaleko atzera begirakoa ikusi ahalko da Bilboko Azkuna Zentroan. Programa Zinemakumeak gara! erakusketak, Maite Albiz emakumeen dokumentazio-zentroak eta Zinegoak-ek ondu dute, Azkuna Zentroarekin elkarlanean.

Carole Roussopoulos (1945 –2009) zinegile suitzar feminista aitzindaria izan zen Frantziako emakumeen askapen mugimendua filmatzen. 150 dokumental inguru filmatu zituen. Bere film ezagunenak hauexek dira: SCUM Manifesto (1976), Debout! Une histoire du mouvement de libération des femmes (1999) eta Cinquantenaire du deuxième sexe: 1949-1999 (2001).

Valerie Solanas feminista erradikalak idatzitako testuan oinarritutako lana da SCUM Manifesto (1976), Delphine Seyrig aktore frantziarrarekin elkarlanean filmatua. Angela Davis aktibista feminista afroameriakarra ere igaro zen Roussopoulosen kameren aurretik, Genet parle d’Angela Davis  (1970) filmean, hain zuzen.

1982an, Roussopoulos, Seyrig eta Ioana Wieder-ek Beauvoir Audiovisual Center eratu zuten.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Exit mobile version