Nontzeberri

“Carmina Burana” Donostiara dator, La Fura dels Baus-en bertsio bizi eta indartsuarekin

Carlus Padrissak, La Fura dels Baus  sortzailetako batek bere 30 urteko ibilbidearen ondoren,  publikoa sorginduko duen ikuskizuna dakar oraingoan ere konpainiak, Carmina Buranaren bertsio indartsu eta bizi-biziarekin.

Antolatzaileen esanetan, “zentzumenentzako musika eta antzerki sentsoriala da, bizi-indarrez betea, eta dagoeneko 200.000 ikus-entzule izan ditu Europan, Asian eta Amerikan”.

Hala, La Fura dels Baus-en unibertsoan murgilduko dira ikus-entzuleak bete-betean, obraren eszena zirraragarri, efektu berezien eta “udaberriko lurrinei” esker.

Agertokian hamar metroko diametroko zilindro batek biltzen du orkestra, eta haren gainean obra osoan zehar, ilargi erraldoi bat, desizoztea, ur-jauziak, “lore-extasia”, mahats-bilketa eta ardoa, edota ura eta suaren irudiak proiektatuko dira.

Emankizunak latinez, alemanez eta gaztelaniaz izango dira, eta hiru egunez, lau emankizun eskainiko dituzte: uztailaren 4an, ostegunean, arratsaldeko 20:00etan; uztailaren 6an, 18.00etan, eta 20:30ean; eta uztailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan. Guztiak Victoria Eugenia Antzokian.

Ikuskizunaren gaineko informazio gehiagorako, joan lafura.com web atarira.

Exit mobile version