Nontzeberri

Capa eta Seymour argazkilari estatubatuarrak Gerra Zibilean

Robert Capa eta David Chim Seymour argazkilariek Gerra Zibilean Amorebieta-Etxanon egindako egonaldia izango du hizpide Edorta Jimenez idazle mundakarrak gaur, 19:00etan, aipaturiko udalerriko Zelaietako auditorioan egingo duen hitzaldian.

Izan ere, Robert Caparen eta George L. Steer kazetariaren biografiak idatzi ditu Jimenezek. Azke horrek Gernikako bonbardaketaren kronikak zabaldu zituen munduan osoan.

Bi argazkilariok Zornotzan egindako argazkiak, gainera, egun Bilboko Arte Ederretako Museoan ikusgai dagoen Maleta Mexikarra erakusketan ere ikus daitezke. Irudiok 56 urtez desagertuta egon dira eta Mexikon aurkitutako maleta batean deskubritu dituzte. Capak bere laguntzaileari eman omen zizkion Parisen 1939an, Alemaniako militarren eskuetatik salbu izan zitezen. Erakusketa horren harira, Amorebieta-Etxanoko bizilagunek erakusketa ikusteko aukera izango dute etzi, martxoak 15, Udalak bisitaldia atondu baitu.

Hitzaldiarekin eta irteerarekin loturiko xehetasun guztiak Amorebieta-Etxano udalerriaren webgunean jasotzen dira.

Exit mobile version