Nontzeberri

Caosticak film laburrak eta klipak ekarriko ditu Bilbora

Caostica film laburren eta bideoklipen jaialdiaren hamaikagarren edizioa aurkeztuko dute maiatzaren 30ean Wanna Funk taldeak egingo duen Bilboko Café Rock Graffit tabernan kontzertuan.

Filmen lehenengo proiekzioa, berriz, ekainaren 6an izango da. Egun horretan Abandoibarrako Pedro Arrupe pasabidean sekzio ofizialaren emanaldi bat egingo dute, 21:30ean. Ekainaren 7an ere, atal ofizialaren bigarren proiekzioa izango da Martzana moilan, 21:30ean.

Ekainaren 8an, film labur bizarroen festa egingo dute Bilborocken Cyber Hawaiian Bizarre Party izenburupean. Festa horretan disko jartzaileak ere izango dira.

Ekainaren 10ean, Abandoinbarran dagoen UPV/EHUko Paraninfoan lan irabazleekin osatutako proiekzioa izango da, 20:00etan.

Azkenik, ekainaren 15ean film laburren eta bideoklipen jaialdia Basurtoko Ospitalera joango da, bertan dauden umeei Caostica Kids izeneko proiekzioa erakusteko.

Egitarauarekin lotutako xehetasun guztiak: http://www.caostica.org/?lang=eu

Exit mobile version