Nontzeberri

Calder, Chillida, Picasso eta Serra, Carreras Mugica galerian

Bilboko Carreras Mugica galeriak Alexander Calder, Eduardo Chillida, Pablo Picasso eta Richard Serra artisten obrekin osaturiko erakusketa kolektiboa paratu du. Erakusketa zabalik dago urriaren 12ra bitartean.

Erakusketaren helburua da Calder, Chillida eta Serra eskultoreen marrazkiak erakustea, zer nolako trataera eman dioten diziplina artistiko horri, hain zuzen ere. Hiru horien marrazkiak ez ezik, eskultura bana ere ikusi ahal izango da. Horrekin batera, Picasso kontrapuntu gisa erabili dute.

Hala, Calderren eskultura mugikor bat dago, Untitled (1960); Chillidaren altzairu bat, Lo profundo es el aire. Estela X (1990); Richard Serrak altzairuzko hiru blokerekin eginiko Three unequal elevations (1975), eta Picasson labeko lurrarekin landuriko Téte d’homme (1956).

Horiez gain, paperean eginiko obrak daude: Calderrek 60ko hamarkadan eginiko hiru guatxe; Chillidaren zenbait grabitazio eta collage bat; eta Serraren olio bat barran eta ikatz-marrazki bat.

Exit mobile version