Zumarraga-Urretxuko ButaK21 zineklubak maiatzera bitarte eskainiko dituen filmen zerrenda iragarri du. Hala, urtarrilaren 25ean, Benjamin Avila argentinarraren Infancia clandestina pelikula proiektatuko da Zumarragako Zelai-Arizti zine-aretoan.
Filmak 12 urteko Juan izeneko mutikoaren istorioa kontatzen du. Militantziei, klandestinitateari eta amodioei buruzko lana da. Juan klandestinitatean bizi da, eta beste izen bat dauka. Berdin gertatzen zaie bere familiakoei: Charo ama, Daniel aita, eta Beto osaba. Hala, Juanen izen klandestinoa Ernesto da, izan ere, auzoan eta eskolan Ernesto deitzen diote, baina etxean Juan da. Pelikulak dikotomia hori islatzen du, alegia, bi mundu horien arteko talka.
Honatx gainerako pelikulak eta datak: Otsailaren 8an, El irlandés (John Michael McDonagh, Irlanda), eta 22an, Una vida nueva (Ounie Lecomte, Frantzia-H. Korea). Martxoaren 8an, Casa de tolerancia (Bertrand Bonello, Frantzia), eta 22an, Submarine (Richard Ayoade, Erresuma Batua).
Apirilaren 12an, The master (Paul Thomas Anderson, AEB), eta 19an, De óxido y hueso (Jacques Audiard, Frantzia). Maiatzean, azkenik, hiru emanaldi izango dira: 10ean, Hara-Kiri (Takashi Miike, Japonia); 24an, Amor (Michael Haneke, Austria); eta, azkenik, 31n, Insensibles (Juan Carlos Medina, España).