Nontzeberri

Bullet Proof Lovers taldeak estreinako lana argitaratu du

Donostian eratutako Bullet Proof Lovers bandak lehendabiziko lan homonimoa argitaratu du oraintsu. Diskoa mini-lp formatuan argitaratu dute, eta Ghost Highway Recordings diskoetxeak plazaratu du.

Boskoteak power-pop, glam rock eta punk doinuekin egindako zazpi kantu bildu ditu estreinako lanean; 70eko urteetako Shrapnel banda estatubatuarren bertsio bat ere jasotzen du, eta Karlos Osinagak grabatu du Bonberenako estudioetan.

Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute taldea. Hasteko, Kurt Baker estatubatuarra da, eta bere talde propioan ez ezik, Leftlovers taldean ere jo du. Gainerako lau musikariak, Donostiako Buenavixta pun-rock eskolan trebatu dira: Luiyi Costa (Txorlitohead, Lolas Club), Joseba Arza (Brigada Criminal, Señor No, Ladislao), Gonzalo Ibañez (Nuevo Catecismo Católico, La Perrera), Juan Irazu (Discipulos de Dionisos, Gran Yate Especial).

Diskoak kritika onak jasotzen ari da, hedabide espezializatuen aldetik.

Exit mobile version