Nontzeberri

BTNko saioak, Seguran eta Leitzan

Asteburuan bi final laurden izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Larunbatean, Seguran eta igandean, Leitzan. Gainera, saioen osagarri, Seguran Bertso eskolen Eguna ospatuko da, eta Leitzan, Peru-harriaren bueltan bisita gidatua egin eta Harria, maitasun istorioa emanaldia eskainiko du Iñaki Perurenak.

Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko da larunbatean, 17:00etan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurdena. Hortxe Ander Fuentes Itturri, Beñat Iguaran, Felix Zubia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Unai Gaztelumendi igoko dira oholtzara.

Igandean Leitzan izango da hitzordua. Bertan kantatuko duen seikoa honakoa da: Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran n eta Unai Agirre. Udal kiroldegian izango da saioa, 17:00etan hasita