Nontzeberri

BTNko lehen itzulia Durangon amaituko da

Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa bihar, azaroaren 12an, egingo da Durangoko Landako gunean, 17:00etan. Saio hori lehen itzuliko azkena izango da eta horren ostean bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren ezagutzera emango da.

Durangon aurrez aurre bilduko diren bertsolariak Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar izango dira. Gai-emaile lanetan Ane Ezenarro Beristain ibiliko da.

Durangoko irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian abenduaren 3an. Beste bertsolariek puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera.

Epaile lanetan Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta arituko dira.

Exit mobile version