Igandean izango da BTNko saioa Amurrioko Bañueta kiroldegian, 17:00etan hasita. Finalaurrekoetako lehen itzulia amaituta, 18 bertsolarik egin dute aurrera eta herri horretan hasiko den bigarren itzulian lehiatuko dira. Hemendik aurrera beste hiru saio izango ditu fase horrek.
Amurrion, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bilduko dira. Eginbeharreko ariketak ere aldatu egingo zaizkie bertsolariei lehen itzulitik bigarrenera.
Aurrera!