Nontzeberri

Brasileko zine zikloa, BilbaoArten

Gaur hasita eta azaroaren 19ra bitartean, BilbaoArteko Art House Zinemak Brasilgo zinemagintzatik hiru filmeko zikloa erreskatatu du. Beste askotan egin den bezala, film bakoitzaren bi emanaldi egingo dira egun hauetan: azaroak 10, 11, 12, 17, 18 eta 19.
Sarrera doakoa izango da, telefono bidez aldez aurretik erreserbatuz gero, eta nahitaezko maskara erabiltzea.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Diez segundos para vencer  (Jose Alvarenga Jr, 2018), A coleção invisível (Bernard Attal, 2013) eta Nise, o coração da loucura (Roberto Berliner, 2015).

Gaur berton pantailaratuko da lehen filma, Diez segundos para vencer. Lan horretan Eder Jofre brasildar boxeolariaren biografia hunkigarria eskaintzen da. Kirolarekiko pasioaren eta familia-bizitzaren artean banatutako gizona da, eta horrek, batzuetan, zaildu egingo du Kid Jofre aita eta prestatzailearekin duen harremana.

Beste emanaldien datak eta ordutegiak hemen ikusi ahal dituzue.

Exit mobile version