Nontzeberri

Bosteko 24 erakusketa ibiltaria azken geltokira heldu da

Karratu beltz leuna, Bosteko 24 erakusketa ibiltaria azken geltokira heldu da, eta bere ibilbidea Basaurin bukatuko du. Bertan, Ariz Dorretxean, abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra arte, ikusgai izango da.

Karratu Beltz Leuna hiru emakume artistaren proposamena da: Maider Aldasoro  (eskultura eta ikus-entzunezko pieza), Leire Lacunza (argi-instalazioa), eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate (pintura).
Bere lanek “erakusketaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen dute, zentzuzko judizioa aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaze gisa. Arrazoimenaren parentesi horretan esperientzia pertzeptibo, haragizko eta afektiboa agertzen da, orain errepresentatzen dena jasotzen duena, kasu honetan artelana. Erakusketak espazio esekian murgiltzea proposatzen du, objektu artistikoari modu berrituan begiratzeko eta, hortik, galdera hau egiteko: Zer bitxikeria daude formaren atzean?”

Muxikebarri aretoak erakusketaren bisita gidatua eskainiko du azaroaren 14an, 19:00etan. Eta, azaroaren 22an (19:30ean) Santa Eugenia plazan, Leire Lacunzak performance bat eskainiko du.

Erakusketak Leioan hasi  zuen bere bidea, eta Amorebieta-Etxanotik eta Getxotik pasatu eta gero, Arrigorriagan izan da, eta diogun moduan, Basaurin, abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra) bisitatu ahalko da.

Exit mobile version