Nontzeberri

Bost saio Bardoak ekimenaren barruan

Asteburu honetan, txapelketaren lehen faseak jarraipena izango du bost saio berrirekin. Gora Bardoak!

Gaur  bi saio jokatuko dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean bertso-merendua, eta Berako gaztetxean bertso-merenduan. Larunbatean, beste hiru saio jokatuko dira: Otsagabiako Gartxo elkartean bertso-merendua, Leitzako Aurrera elkartean bertso saioa, eta Gaintzako elkartean bertso-merendua.

Bardoetako gainerako saioen moduan, talde lana da bertsolariek egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak.

Ekimenaren inguruko informazio osoa www.bertsozale.com webgunean aurkituko duzue.

Exit mobile version