Nontzeberri

Borja Iglesias musikariaren “MU” liburua euskaratu dute

Hotel, Anari eta Inoren Ero Ni taldeetan gitarra jotzen duen Borja Iglesias (1973, Donostia) musikariak MU izenburuko liburua argitaratu zuen iaz Bidehuts plataformaren laguntzarekin.

Liburua gaztelaniaz plazaratu zuten jatorriz, baina orain, Bidehutsek jakinarazi duenez, “Axik eta Evak atondutako euskarazko bertsioa pdf euskarrian doan jaisteko aukera”.

Liburuak musikazale baten eguneroko ohiturak ditu ardatz, furgoneta, entsegu lokala, agertokiak, emanaldien aurreko afariak, afari horietan izaten diren elkarrizketak…  gaztetasuna edo sekula amaitzen ez den sasi gaztetasuna da gertaera horiek estaltzen dituena.

Lana nahikoa autobiografikoa da, baina fikziotik ere asko dauka. Hala, autoreak berari gertatutakoak hartu, eta fikzionatu egin du eta horrexegatik, lehenengo pertsonan idatzitako lana da.

Musikaz beteriko asteburuak, parrandak eta ajeak; gora eta behera egiten duen bizitza, beti ere, umore eta ironia ukituarekin.

Exit mobile version