Nontzeberri

Borja Cobeagaren “Negociador” aire librean emango dute

Bilboko Olabeaga auzoko Udaltegiak Borja Cobeagak (Donostia, 1977) zuzendutako Negociador (2014) filmaren aire libreko emanaldia ondu du, FAS zineklubarekin lankidetzan, bihar, 22:00etatik aurrera. Kalez Kale udal programaren baitan egingo da emanaldia.

Aurretik, Cobeagaren Democracia film laburra emango dute. Lan horrek (2013) FAS Zine Klubaren Saria eta Euskal Zinearen Sari Handia jaso zituen 2013ko ZINEBI jaialdian.

Negociador ondokoa kontatzen du: “Jesus Eguiguren PSEko presidenteak, 2005 eta 2006 artean, ETArekin izan zituen negoziazioetan oinarritzen da. Filma ez da elkarrizketa politikoetan soilik zentratzen, Eguigurenen urte haietako bizimodua zelakoa zen ere erakusten du. Ramon Bareak ematen dio bizia euskal politikoari, eta terroristak Carlos Areces (Patxi) eta Josean Bengoetexea (Jokin) izango dira”.

Exit mobile version