Nontzeberri

Boom Boom Kid, Citizen Kane eta Los Santos Zarautzen

Argentinatik datorren Boom Boom Kid-ek Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko du bihar bertan, eta gainera Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da argentinar eroek eskainiko dutena.
Quilombo egitera datozen hauekin batera, Oriokoak diren Citizen Kane eta Donostialdeko Los Santos taldeak ere joko dute.

 

 

Citizen Kane Orioko garage punk talde bat da. 17 urte inguruko gazteak dira taldean daudenak. Orain, kanta batzuk grabatzen ari dira laster fabrikara bidaltzeko asmoz.
Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela. Beraz, puntual etortzea asko eskertuko dute.

Putzuzulok bidalita

Exit mobile version