Nontzeberri

“Bolizko atea” izeneko erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusietan

Nagore Amenabarro eta Fernando Villena artista gazteen lana biltzen duen Bolizko atea izeneko erakusketa abiatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek, EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin batera. Erakusketa irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Txus Meléndez irakasleak eta erakusketaren komisarioak  honela definitu du erakusketaren katalogoan Nagore Amenabarro amezketarrak eta Fernando Villena bilbotarrak osaturiko erakusketa.: “euren moduengaitik eta modu eta materialarengaitik pinturatzat antzemoten doguzan dimentsino biko artefaktuak egiten ditue”.

Villenak bere aldetik hainbat lekutara egindako bidaietako argazkiekin eta bideoekin esperimentaziorako bidetik jo du: “bere koadroetan oso antolakuntza eregia eta anitza eskintzen dau: kolore lauz osatutako gainazalak, mozketak eta keinuak, pintzelaren zantzuak eta, batzuetan, gertuko tonu biren ñabarduren jolasa, erlauntz baten burrunba urrunagaz parekatuta”.
Amenabarro motibo naturaletan oinarritzen da, eta loreak dira bere lan askoren gakoak.  

Exit mobile version