ESZENA

BLV-ART jaialdia hastear da Bilbo Zaharrean

Bilboko Udalak antolatutako BLV-ART Jaialdiaren XVII. edizioa bihar, apirilak 20, hasiko da, eta  datorren asteko larunbatera bitartean Bilbo Zaharreko hainbat gunetan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko dira. Betiko legez, auzoa kulturaren proposamen eszeniko berritzaileez gozatzeko prest dauden pertsona guztien topagune bihurtuko da.

BLV-ART 2007an sortu zen kultura-programa aitzindari gisan, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, “auzoari balioa eman nahi zaio, eta bide batez, Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturaren bidez”.

Aurtengo edizioan, publikoak arte bizietako, antzerki fisikoko, antzerki absurduko, antzerki parte-hartzaileko, dantzako eta instalazio artistikoetako proposamenez gozatu ahal izango du San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan, Hibernando Estudioan, Okela Sormen Laborategian eta Bilbi Hotelean.

Jaialdiak 12 proposamen zabalduko ditu, gehienak lehen aldiz Bilbon ikusi ahal izango dira, eta beti ere, abangoardiako adierazpen artistikoekin lotuta daude. Aipatzekoak dira, besteak beste Kafuné Kolektiboaren Nire irudia zure haragian lanaren estreinaldia, eta Almudena Perezen Utraviolet pieza laburraren estreinaldia. Horrez gain, Ainhoa Resano artistaren eskutik datorren proposamen berezi bat nabarmendu behar da: Ellas.

BLV-ART jaialdiak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button