Nontzeberri

Blues jaialdia egingo dute Bermeon

Travelling Brothers bilbotarren azken lana Red Hot & Blues izenburua dauka. Hirugarren lan hau anbizio handiko lana da. Izan ere, Kaki Arkarazo soinu-teknikariarekin grabatu dute Garate estudioetan eta Parisen masterizatu. Diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratu da. Grabazioak blues estilo zabaleko doinu anitz biltzen ditu, hala nola Chicagoko eta New Orleans hirietako blues doinuak. Funk, soul edo swing estiloak baztertu barik.

Taldea 2003 urtean eratu zen Bilbon eta kontzertu andana eskaini dute, euretariko asko, gainera, blues artista handiekin, tartean, Buddy Guy, Ike Turner eta Koko Taylor.

Madrileko Flaco Barral blues musikaria berriz, 60ko hamarkadan hasi zen gitarra jotzen. Hala, bere jotzeko moduan rock, folk eta, jakina, blues estiloak nagusitzen dira. Horretaz gain, Arabiako eta Indiako musika ere atsegin ditu, alegia, sustraidun estiloak oro har. Barralek hainbat taldetan jo du, besteak beste, Dias de Blues, Uruguay herrialdean, eta Azahar eta Labanda, azken bi horiekin Espainian. Bluesa maite duen hippya dela esan ohi du bere buruaz.

Doctor Blues Bandek bidalita

Exit mobile version