Nontzeberri

Blues emakumeak omenduz

Gaztelupeko Hotsak zigiluak La Teoria del Taburete Kataluniako taldearen Homenatge a les Grans Dames del Blues izeneko lana argitaratu du. Diskoak blues emakumeak omentzen ditu.

Diskoan, hainbat blueswoman-en bertsioez gain(Bessie Smith, Ma Rainey, Ida Cox, Victoria Spivey, Billie Pierce, Billie Holiday, Ella Fitzgerald, Big Mama…), kantu original bat ere jaso dute, katalanez abesturiko Big Mama Montseri eginiko doinua, hain zuzen ere. Kantu hori, Tornant amb la Big Mama, hemen entzun daiteke.

Pep Cachazo eta Toni Pedrol gitarra jotzaileak eta Ana Ramallo abeslaria dira egitasmoaren arduradunak. “Historialariek eta musikologoek ezin aipa gabe utz daitezkeen hiru artista bereizten dituzte deskribatu berri dugun munduan: Bessie Smith, Ma Rainey eta Victoria Spivey. Baina badira beste artista garrantzitsu batzuk, oharkabean pasatzen badira ere. Guk horietako batzuk hartuko ditugu ahotan”.

Exit mobile version