Nontzeberri

Blas De Otero-Ángela Figuera Poesia Lehiaketa

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak Blas De Otero-Ángela Figuera Poesia Lehiaketaren 19. edizioaren deialdia egin dute, 18 urtetik gorako nazionalitate eta leku guztietako idazleentzat.

Betiko legez, modalitate bi daude: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Lanak originalak, argitaratu gabeak izango dira eta, Udalak saritu eta argitaratzerakoan aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. Ez dira originaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei nahitaez.

Lanen luzera, gutxienez 500 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 850ekoa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da, eta saria 5.500 euro dira.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version