Bizkaiko Foru Aldundiak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Bizkaiko museoetan.
Jarduera bereziak izango dira, eta guztiak ikusgarriak. Adibidez, Gernikako Euskal Herria Museoan, emakume batek dohaintzan eman duen XIX. gizaldiko goru ederra ikusi ahal izango da. Museoko arkeologoa den Diego Garate Maidagan doktoreak hitzaldia emango du Arkeologi Museoan, martxoaren 8an, arratsaldeko zazpietan: Jatorrizko erretratuak: Paleolitoko emakumea irudietan. Horretaz gainera, martxoaren 7tik 12ra, Arkeologia eta generoa: museoa betaurreko moreekin izeneko jardunaldia egingo da museoan.
Martxoaren 8an bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, solasaldi bat antolatu da: Emakumezko gidariak. Emakumeak bolantean Begoña Echevarria, rally-pilotua eta Rosa Mª Ibañez de Elejalde, lineaz kanpoko autobus-gidariarekin.
Balmasedako La Encartada fabrika-museoan ere zenbait jarduera antolatu dituzte. Martxoaren 8an bertan, bisitaldi gidatu tematikoa izango da, La Encartada fabrikan lan egiten duen emakumea eta beronen lan- eta gizarte-baldintzak protagonistatzat dituena. Horrezaz gainera, hil osoan zehar eta museoaren ohiko orduetan, Berdintasuna landuz hezi deritzon eskola-egitaraua egingo da.
Kortezubiko Santimamiñek ere Emakumearen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan parte hartuko du. Martxoaren 12an, bisitaldi gidatuak izango dira, “genero-ikuspegia erabiliz eta Historiaurreaz ditugun ezaguerak ikuspegi kritiko eta zientifikotik aztertuz”.
Argibide gehiago, hemen.