Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an herrialde horretako museo eta foru aretoetan jarduera egitarau zabal eta anitza antolatu du. Programazioak 31 erakusketa, 40 bisita gidatu desberdin, era askotako 28 eskola-tailer, familientzako 50 tailer, 15 hitzaldi, 14 ondare-ibilbide, 75 erakustaldi, 6 dastaketa eta 3 argitalpen eskainiko ditu.
Hortaz, Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaiko ondarearen atal bat hurbiltzen die Bizkaiko herritarrei 2022an 200 jarduera desberdin baino gehiagoren bidez”, eta besteak beste, El Pobal burdinolaren eta La Encartada Fabrika-Museoaren erakustaldiak; Txakomic programa eta dastaketak Bakioko Txakolingunean; Indautxuko Jesuiten ikastetxearen mendeurreneko erakusketa Ondare Aretoan, eta Ertibil Erakusketaren 40. urteurrena Rekalde Aretoan; Arkeologi Museoaren erakusketako gaztelu oroigarriak eta emakumeen protagonismoa Gernikako Euskal Herria Museoan Mairin Mitchelli eskainitako erakusketan. Izaro uhartearen presentzia Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Santimamiñeko kobaren eskaintza berritua edo Muñatones gazteluaren birsortzeak,… horiek eta beste kontu gehiago (bisita gidatuak, ibilbideak, erakusketak, erakustaldiak, hitzaldiak eta tailerrak ) atondu dira programa berri eta zabal horretan.
Programazioa doan eskura daiteke foru sareko museo eta areto guztietan, eta katalogoa online ere deskarga daiteke www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean.